XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hortixe abiatzen da, hain zuzen, Solé i Camardons-en proposamena.

(7 or.) aitortuz, egilea Soziolinguistika kritikoaren aldekoa agertzen da, (15 or.).

Planteamendu horrekin ausartu egiten da Solé i Camardons, Aracilen aitzindaritzarekin sortutako Katalandar Soziolinguistika dei dezakegun korrontean markatu ildo eta ikuspegi soziolinguistikotik abiatzera: (14 or.).

Esku-liburu honek beraz, Soziolinguistika teknokratikoa arbuiatu ( 15 or.) eta hizkuntza eta gizartearekin koherentea den Soziolinguistika zabaltzea du helburu.

Horrela, beste zenbaiten ikerketetan oinarrituz, hizkuntza erraz eta ulergarri batetan idatzita azaltzen dira ezinbestean ehundurik dauden ideia eta kontzeptu soziolinguistiko funtsezkoenak, betiere katalaneraren egoeraz argiturik.

Ez dira falta, egia esan, ohizkoegiak baina sarri askotan gaizki erabiliak diren elebitasuna (beronen mitifikazioa eta tranpa barne) eta diglosia; ez da falta ezta ere hizkuntz ordezkapen, minorizazio eta hizkuntz gatazkari zor zaiena, edota estandardizazioak eta dialektoek erakusten duten problematika.

Eta ez dira falta, ezin bait zen horrelakorik gabe utzi liburua, hain maiz belarriratzen zaigun normalizazio kontzeptuaren inguruko kezka eta sasiarteak.

Liburuaren irakurlegaiak ere gogoan hartuak izan dira bukaeran erantsitako bi atal didaktikoetan: lehenbizikoa, irakurleari hizkuntz arazoei buruz pentsarazten dion galdetegi sorta batek osotua, eta kontzeptuak eta gai teorikoak argitzeko erabil daitezkeen baliabideei eskainia bigarrena.

Euskaraz horrelakorik ez izateagatik dugun egarria aski berdindurik gera dakiguke, zalantzarik gabe, lan honi esker.

Liburu interesgarria eta derrigorrezkoa hizkuntzaren problematikaz kezkatzen diren / jasaten duen guztiak Soziolinguistikaren oinarriak ezagutzen eta dastatzen has daitezen.